Adif-en “Rosa de Lima” estazioa
2008ko abenduaren erdi aldera inauguratu zen Burgosko Adif-en Rosa de Lima estazioa. Diseinu moderno eta funtzionala du, eta bi solairutan banatzen da.
Estazioak, beheko solairuan, kafetegia, prentsa-saltokia, bezeroaren arreta, billeteen salmenta eta ibilgailuen alokairu-zerbitzua ditu.
Goiko solairuan, berriz, nasetarako sarbidea dago, eta etorkizunean saltokiak edo bulegoak izan ditzaketen lokalak daude.
Bi solairuak eskailera mekanikoen eta igogailuen bidez konektatuta daude. Nasak aire zabalean daude, markesina ondulatu batek estalita.
Oronaren soluzio hauek ditu: 4 igogailu eta 4 eskailera mekaniko.
Eskatu informazio gehiago
Bidali mezua