Bartzelonako Fira
Bartzelonako Fira da Bartzelonako erakustazokaren izen ofiziala.
Hainbat erakusketa eta biltzar tematiko egiten dira urtero. Sektore ekonomiko ugaritako enpresarik garrantzitsuenak elkartzen dira berritasunak aurkeztera, esperientziak trukatzera eta negozioak sustatzera.
Gaur egun, 365.000 m²-ko erakusketa-azalera gordina du Bartzelonako Firak. Europako erakustazoka handienetakoa da, eta bi barrutitan banatzen da: Montjuïc (165.000 m²-ko erakusketa-azalera gordina, eta horietatik 50.000 aire zabalean) eta Gran Via (200.000 m²-ko erakusketa-azalera gordina).
Eskatu informazio gehiago
Bidali mezua