53 Orona Fundazioko erremonte bikoteen txapelketa
Aurtengo edizioaren aurkezpena azaroaren 2an egin zen, Hernaniko Orona Fundazioaren egoitzan.
03 Aza 2023
![](/sites/default/files/styles/785x440/public/2023-11/imagen%20adaptada.jpg?itok=dwf82YDX)
Bost bikote arituko dira lehian: Urriza-Azpiroz, Aldabe-Barrenetxea IV, Ansa II-Martirena, Ezkurra II-Larrañaga eta Segurola-Juanenea.
Gainera, aurten, berrikuntza gisa, erremonteko bigarren mailako txapelketa jokatuko da, bost bikoterekin: Urrutia II-Zaldua I, Zaldua II-Aiestaran VI, Irazu-Apezetxea, Loitegi-Eskudero eta Gurrutxaga-Zubiri.
Orona Fundazioak erremontea babesten jarraitzen du, gure inguruko kultura-ondare gisa.