Bertsolari aldizkaria
Bertsolaritza, euskal kultura eta identitateari estuki atxikitako jarduna
10 Urr 2024
![](/sites/default/files/styles/785x440/public/2024-11/Bertsolari%20argazkia_adaptada.jpg?itok=zIWcD7CG)
Bertsozale elkarteak 1991 urtean sortu zuen Bertsolari aldizkaria. Bertsoa eta bertsolaritza jorratzen dituen aldizkari bakarra da. Askotariko edukiak jasotzen dira bertan —kronikak, erreportajeak, ilustrazioak, autobiografiak eta bertsoak- eta komikigintzak geroz eta garrantzia handiago hartu du aldizkarian.
Orona Fundaziotik euskal kulturarekin dugun konpromisotik abiatuta, bertsolari aldizkaria lagundu dugu.