Donostialdeko ESIko II. berdintasun jardunaldia
Ekitaldia azaroaren 16an ospatu da, Orona Fundazioaren auditorioan, eta 300 pertsonek hartu dute parte.
17 Aza 2023
![](/sites/default/files/styles/785x440/public/2023-11/imagen%20adaptada_1.jpg?itok=p3WkiMvh)
Jardunaldian zehar mahai-inguruak egin dira, hainbat gai jorratuz:
- Emakumearen eginkizuna osasunean, zoru pelbikoa, menopausia eta genero-ikuspegia ikerketan.
- Sentsibilizazioa eta paradigma-aldaketa. Genero ondoeza, emakumeen osasun mentala eta osasun laguntza.
- Emakumearen aurkako indarkeria eta gaitz horrekiko borroka. Horretarako, hizlariek gogoeta egin dute osasun arloko profesionalek genero indarkeriaren aurrean duten eginkizunari buruz, baita auzitegi-medikuntzan ematen den tramitazioari buruz ere.