Gipuzkoako Gizarteratzeko II. Planaren aurkezpena
04 Uzt 2022
![](/sites/default/files/styles/785x440/public/2022-10/2022_Inklusio%20Plana%20%281%29.jpg?itok=n3HzCYoN)
Gipuzkoako Foru Aldundiak "Elkar EKIN 2022-2026" Gizarteratzeko II. Plana aurkeztu du Orona Fundazioaren auditorioan. Plan horren helburua gizarte-desberdintasunen eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokan lurralde osoa inplikatzea da.
Lurraldeko 50 erakunde sozial eta publikok baino gehiagok hartu dute parte aurkezpenean, eta berretsi egin dute gizarteratzeko eta desberdintasunen aurkako borrokarako duten konpromisoa.