Jakioro elkartasun solidarioaren aintzatespena
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Deia egunkariak Orona Fundazioaren lana aintzatetsi dute gizartearekin duen konpromisoagatik
25 Aza 2020
![](/sites/default/files/styles/785x440/public/2021-06/3958bf1d-cee1-4742-8a4b-faf56ffeff32.jpeg?itok=QF2g4kqR)
Jakioro proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak antolatutako Hondakinen Prebentziorako Europako Astean aintzatetsi da, gizartearen zerbitzura burututako ekimen publiko-pribatuaren adibide gisa.
Era berean, Deia egunkariak, elkartasun sarietan, Orona Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektu hau ere aintzatetsi du.