Karabeleko
Nekazaritza ekologikoan aitzindaria den etxalde bat da Karabeleko, eta errehabilitazio psikosozialeko zentro gisa funtzionatzen du.
![konpromisoak](/sites/default/files/styles/785x440/public/2021-02/compromisos%202.png?itok=Rx2Tyhj3)
Lankidetza estuan dihardugu Karabelekorekin, Diametro 200eko menua osatzeko egunero erabiltzen ditugun hurbileko eta ekoizpen ekologikoko produktuak eskuratzeko.
Nekazaritza ekologikoan aitzindaria den etxalde bat da Karabeleko. Gaixotasun mentalak dituzten eta bazterkeria-egoeran dauden beste kolektibo batzuetako pertsonen errehabilitazio psikosozialerako zentroa da.
Gizartea osasun mentalarekin lotutako arazoak dituzten pertsonekiko sentsibilizatzeko, nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroak eta instalazioak ikusteko bisita gidatuak eskaintzen dituzte.