Karga handietarako igogailuak
Ez dago karga astunegirik guretzat.
![Karga handietarako igogailuak](/sites/default/files/styles/1920x1080/public/2024-09/grandes%20cargas.webp?itok=pLUX-v_k)
Karga handiak,
moldagarritasun maximoa
Objektu handi eta astunen desplazamendu bertikalak erosotasunez.
Objektu astunak garraiatzeko beharra, Orona aukeratzeko pisuzko arrazoia
Prado Museoan, koadroak; kontzesionarioetan, lur orotarako ibilgailuak. Esan zer garraiatu behar duzun, eta guk soluzioa emango dizugu.
![Orona karga-jasogailua, AirEuropa-rentzat egina](/sites/default/files/styles/696x522/public/2021-03/Air%20Europa.jpg?itok=uDTSYAh2)
Karga-jasogailuak
Garraiatu edozein karga era seguru eta erosoan, haren tamaina eta pisua edozein dela ere.
Orona soluzio teknikoak, trakzio elektriko edo hidraulikoarekin, gai dira indarra eta funtzionamendu leuna bateratzeko; edozein lan egiteko ezin hobeto prestatuta daude.
![Orona auto-jasogailua, Land Rover-entzat egina](/sites/default/files/styles/696x522/public/2021-03/Orona%20Land%20Rover.jpg?itok=vl_-gFN7)
Auto-jasogailua
Edozein motako ibilgailuak garraiatzen ditugu doitasun maximoarekin.
Oronan, kontzesionarioen erronkei erantzuten diegu soluzio sendo eta iraunkorrak eskainiz eta hondatzen ez diren estetikak diseinatuz: alboetako babesak dituzten kabina-akabera bereziak, zoru indartuak eta irteerako oztopoak detektatzeko eta autoaren posizionamendu egokia kudeatzeko fotozelulak.
Zure lehen aukera
Beste soluzio batzuk
![Kalitate-zigilua](/sites/default/files/styles/696x522/public/2021-02/sello%20360.png?itok=X6_HtiBc)
Zure bidaidea gara
Orona 360° zerbitzu bat baino gehiago da; guk zure igogailuaren bizi-ziklo osoa zaintzeko modua da. Igogailuak diseinatu, instalatu eta haien mantentze-lanak egiten ditugu bidaia kondiziorik onenetan egiten dela bermatzeko.
![Aurreztu energia-kontsumoa Orona igogailuak](/sites/default/files/styles/696x522/public/2021-02/Ahorro-energ%C3%A9tico-Orona-Sostenibilidad.jpg?itok=b4drR4QY)
Jasangarritasunaren zerbitzura jartzen dugu energia guztia
Jasangarritasuna ez da ingurunea zaintzearen aldeko apustua soilik, gutxiagorekin gehiago egiteko era adimentsua ere bada. Gure igogailu, eskailera, arrapala eta korridoreek aplikazio berritzaileak dituzte energia sortu eta kontserbatzeko; hala, gastuak murriztuko dituzu gure soluzioen mantentze-lanetan eta funtzionamenduan
![getting closer_5](/sites/default/files/styles/696x522/public/2021-03/getting%20closer_5.jpg?itok=bW-eweua)
Pertsonak gerturatu egiten ditugu, distantziak laburtu
Berritzea ez da zerbait ezberdina garatzea bakarrik, ezberdintasun horri esker zure bizitza aldatzea eta egunerokoa hobetzea ere bada. Hain zuzen ere, hori da gure lehentasuna: zure ongizatea. Eguneroko eginbeharrak errazteko soluzioak garatzen ditugu.
Zure bizitza erosoagoa, atseginagoa eta seguruagoa egiteko lan egiten dugu, eta gure kabinetako teknologia aurreratuaren, diseinuaren eta balaztatze leunaren bidez erakusten dizugu hori.
Eskatu informazio gehiago
Bidali mezua