Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Igogailu bat instalatzea pausoz pauso

Emakumea eskaileretatik jaisten

Igogailu bat instalatzean zure egunerokoa hobetzen da

Zerbitzu integrala dugu, guztiaz arduratuko gara

Etxera heltzean igogailuaren botoia sakatzea besterik ez duzu egin behar bidaia eroso eta seguru egiteko, erosketak edo haur-kotxea zuk gainean eraman beharrik izan gabe. Zure eraikinak igogailurik ez badu, aholkatu egingo dizugu. Eskailera-zuloei, barne-patioei edo fatxadei egokitzen zaizkien instalazioen aukera zabala dugu.

Igogailu bat jarri behar duzu?

Esku onetan zaude, gu arduratuko gara guztiaz.

01

Diagnostikoa eta arreta pertsonalizatua. Gure talde teknikoak eraikinaren uneko egoeraren azterketa zehatza egiten du, zure instalaziorako soluzio optimoa proposatzeko.

Irudia

02

Aholkatu egingo dizugu. “Giltza eskura” proiektu bat eskaintzen dizugu: gu arduratzen gara proiektuaren fase guztiez, hasi proiektua egitetik eta gailua legeztatzeraino.  

Irudia

03

Lanak egitea.
Lana gauzatzeko prozesua planifikatu eta parte hartzen duten gremioak koordinatzen ditugu. Arreta berezia jartzen diogu etxeko biztanleen eta langileen segurtasunari.

Irudia

04

Mantentze-lanen zerbitzua. 
Igogailuaren erabilgarritasun maximoa bermatzen du gure zerbitzuak, eta zure beharretara egokitzen da: 24 orduko zerbitzua urteko 365 egunetan.

Irudia

Zure neurrira egindako soluzioa
 

Prozesuaren fase guztietan aholkatzen eta laguntzen dizugu; hasi instalazio-hitzarmena sinatzetik, eta behar diren baimen guztiak izapidetu eta eskuratu arte.

Igogailurik gabeko eraikina

Esperientzia handia
 

Esperientzia handiko kolaboratzaile-sare zabal bat dugu: arkitekto espezializatuak eta lan osagarrietarako taldeak (igeltseroak, burdinlariak, arotzak eta abar). Gure proiektuetan lan hauek sartzen dira:

  • Gauzatze-proiektua eta zuzendaritza, aukeran.
  • Baimenak, laguntzak eta diru-laguntzak izapidetzea.
  • Beharrezkoa den obra zibila egitea.
  • Igogailua hornitzea eta muntatzea
  • Legeztatzea eta abian jartzea
  • Finantziazio-eredu malguak.

Zure egunerokoa
hobetzen laguntzen dizugu

Gozatu Orona esperientziaz:

Kontrola eta segurtasuna

Erosotasun, segurtasun eta mantentze-lan hobeak

Kontrola eta segurtasuna igogailuetan

Irisgarritasuna

Kabina irisgarriak guztientzat

Irisgarritasuna Orona igogailuetan

Jasangarritasuna

Energia-kontsumoa % 75 jaitsi dugu

Orona igogailu irisgarriak

Diseinua

Akabera eta diseinu esklusiboak

Kabinen diseinua igogailua
Orona 360° zerbitzu integrala igogailurik gabeko eraikinetarako

Zure
bidaidea gara

Orona 360° zerbitzu bat baino gehiago da; guk zure igogailuaren bizi-ziklo osoa zaintzeko modua da. Igogailuak diseinatu, instalatu eta haien mantentze-lanak egiten ditugu bidaia kondiziorik onenetan egiten dela bermatzeko.

Eskatu informazio gehiago

Bidali mezua

Zure neurrira egindako soluzioa

Zure beharretara egokitzen gara

Beste soluzio batzuk

Giroak eta estetikak

Sortu zure
espazioa

Konfiguratu kabina-barnealde berezi eta pertsonalizatua, hiru girotan inspiratutako bildumetako osagai-sorta konbinatuta:

Ingurune lasaia, atsegina, erlaxagarria, naturan inspiratutako elementuz sortua.

Ezagutu Harmonia

Ingurune berritzailea eta sortzailea.

Ezagutu Innova

Arkitektura klasikoko kontzeptu eguneratuetan oinarritutako ingurunea.

Ezagutu Rinaccia
HARMONIA
INNOVA IU2
RINACCIA Orona Next Rinaccia U2
HARMONIA Orona Next Harmonia P1
INNOVA Orona Next Innova P1
RINACCIA Orona Next Rinaccia P2
HARMONIA Orona Next Harmonia S1
INNOVA Orona Next Innova S1
RINACCIA Orona Next Rinaccia S2
HARMONIA Orona Harmonia Reference
INNOVA
RINACCIA Orona Rinaccia Reference
Orona getting closer, markaren filosofia

Pertsonak gerturatu egiten ditugu, distantziak laburtu

Berritzea ez da zerbait ezberdina garatzea bakarrik, ezberdintasun horri esker zure bizitza aldatzea eta egunerokoa hobetzea ere bada. Hain zuzen ere, hori da gure lehentasuna: zure ongizatea. Zure familiarekin inoiz baino gehiago egoten laguntzen dizuten soluzioak garatzen ditugu.

Zure bizitza erosoagoa, atseginagoa eta seguruagoa egiteko lan egiten dugu, eta horren erakusle dira kabinen diseinua, argiztapena, isiltasuna eta balaztatze leuna.

getting closer

Itzuli gora