Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Jasangarritasuna

Gure energia guztia jasangarritasunaren zerbitzura jartzen dugu.

Aurreztu energia-kontsumoa Orona igogailuak

Energia berdeena kontsumitzen ez dena da

Jasangarritasuna barnean daramazunean, sistema guztiak zure soluzioaren energia-kontsumoa murrizteko helburuarekin diseinatzen eta integratzen dituzu, gaurkoan eta etorkizunean pentsatuz.

Orona soluzioek energía-kontsumoa nabarmen murrizten dute, igogailuaren iraunkortasuna bermatuz eta segurtasuna, bidaiarien erosotasuna eta ingurumenarekiko errespetua hobetuz.

Zure igogailuaren energia-kontsumoa murrizteko aukera ezberdinak eskaintzen dizkizugu:

 

Orona Grid Regen

Energia birsortzeko sistema

  • Kabina, karga gutxirekin igotzean eta karga askorekin jaistean, igogailuaren motorrak energia sortzen du kontsumitu beharrean.
  • Igogailuak sortutako energia sare berera konektatutako beste gailu batzuen funtzionamendurako aprobetxatu daiteke edo, herrialde batzuetan, sarera itzuli. Modu honetan, kontsumoa murriztu egiten da, eta dirua aurreztu.
Gearless eragingailuak

Kontsumo baxuko Gearless eragingailuak

  • Merkatuko soluzioen artean eraginkortasun energetiko handienetakoa dutenak % 90eko errendimenduarekin.

Led bidezko argiztapen efizientea

  • Orona soluzioen Led argiztapen efizientea eta automatikoki itzaltzen den sistema dakartzate, honek %80ko aurrezpena suposatzen duelarik.
  • 10 aldiz bizi-iraupen handiagoa.

Igogailua stand-by egoeran

Igogailua inaktibo dagoenean:

  • Kabinako seinaleztapena eta elementu digitalak indargabetu egiten dira.
  • Potentzia-elementuak (maiztasun-aldagailua) stand-by egoeran jartzen dira.
  • Kabinako haizagailua itzali egiten da.

Eskatu informazio gehiago

Bidali mezua

Itzuli gora