Zergatik Orona?
Pertsonak hurbiltzeko lan egiten dugu; horregatik, urruntzen gaituzten oztopoak gainditzeko, zentzunezko berrikuntzak garatzen ditugu.
Gauzak hurbiltasunetik soilik egin ditzakegulako, helburu bera duen komunitate paregabe baten gertutasunetik. Helburu hori distantziak laburtzea da.
Gure ondarea
Gure gizarte eta enpresa-proiektuak Europan eta nazioartean modu iraunkorrean hazten jarrai dezan laguntzen dugu
Zatoz Oronara
Komunitatea gara
Gizartearen parte aktiboa gara, eta funtsezko zerbitzu bat eskaintzen dugu. Mugikortasun-soluzioak zaindu eta kontserbatzen ditugu milioika pertsonek egunero beren helburuak lortu nahiz helmugara ailegatzeko aukera izan dezaten.
Gizarte- eta enpresa-proiektu baten parte da, gure etorkizuna eraikitzea duena helburu, horretarako langile guztien ekarpenean eta konpromisoan oinarrituz. Enpresaren arrakasta gure ahaleginaren batura da.
Beti zugandik
hurbil
Gero eta teknologikoagoa den mundu honetan, inoiz baino beharrezkoagoak dira pertsonen arteko lotura, gertutasuna eta gizatasuna.
Hain zuzen ere honexegatik da pertsonak gerturatzea gure xede nagusia; Oronako lantaldeen arteko distantziak laburtuz, familia hau osatzen dugun pertsona orok helburu bakar, argi eta elkarbanatua ardatz dugula lan egitea.
Lanean hasten zaren momentutik, lankidetza sustatzen duten laguntza-programak eta lan-metodo aurreratuak izango dituzu eskura.
Igo zaitez goraino
Pertsonalki eta profesionalki garatu nahi duzu Europan igogailu-sistemetan aitzindari den talde global batean?.
Oronaren balioak sendotzen dituen eta garapen pertsonal nahiz profesionalerako oinarri diren gaitasunen sistema bat partekatzen dugu, zure karrera profesionalean aurrera egiteko prestakuntza-estrategiak ezarriz.
Horretarako, behar duzun trebakuntza izango duzu Orona Unibertsitatearen bidez.
Oronarekin zaudenean,
nahi duzun lekura iristen zara
Zatoz Europan igogailu osoak ekoizteko gaitasun handiena duen taldea ezagutzera. Munduko 100 herrialde baino gehiagotan dago, eredu sozial, kooperatibo eta kolaboratibo bat lortzen laguntzen duten pertsona guztien ekarpenei esker.
Gure ingeniaritza- eta berrikuntza-taldeak dira geure teknologiaren sortzaile.
Zatoz eta izan zaitez talde inklusibo eta iraunkor bateko kide. Orona Ideo, egoitza korporatiboa, Smart City-ren eta zentro teknologikoaren, unibertsitatearen eta enpresaren mestizaje-espazioaren benetako adibidea da, sortzeko, asmatzeko eta berritzeko ekosistema perfektua.
Etengabe eboluzioan dagoen proiektua
Pertsonekiko dugun konpromisoa etengabeko trebakuntzan, onura sozialetan eta lan-kondizio erakargarrietan oinarritzen da.
Igo zaitez Oronara, esperientziak merezi du
Zure beharretara egokitzen gara
Baldintza ekonomiko erakargarriak, lan-ingurune osasungarria, bizitza pertsonalaren eta lan-bizitzaren arteko oreka errazten duten neurri malguak eskaintzen ditugu.
Kalitateko enplegu egonkorraren aldeko apustua egiten dugu
Zure ibilbide profesionala epe luzera enfokatuz, trebatzeko aukera eta garapen-aukera ezberdinak eskaintzen dizkizugu.
Aukera-berdintasuna
Lantaldea osatzen duten pertsona guztientzat aukera-berdintasuna eskaintzen dugu, ibilbide profesional oparoa posible eginaz.
Parte-hartzea eta ebaluazio jarraitua
Izan zaitez enpresa parte-hartzaile eta ireki baten partaide; zure iritzia ere garrantzitsua da.
Gure enpresa barneko parte-hartze ereduari esker erakundearen maila guztietan erraz komunikatzea lortzen da, eta horrek ebaluazio jarraitua egiteko aukera ematen digu, hala gure taldearen beharrak eta ardurak zein diren jakiteko.
Pertsonak bilatzen ditugu
Igo zaitez Oronara, pertsonengan eta inguruarekiko konpromisoan oinarritzen den eta etengabe bilakatzen ari den proiektura.
Bidali zure CVa
Erronkaz beteriko bidaia bat egitera gonbidatzen zaitugu.
Igo nahi duzu? Helmugak merezi du.